Alauda Ruiz de Azua zinemagilearen ‘Querer’ eta Nagore Aranburu nagusi, Forque sarietan
Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendutako Querer urteko telesail onenaren saria eskuratu du, eta bertako protagonista den Nagore Aranburu aktoreak, berriz, emakumezko aktore onenarena. Euskal ekoizpena duten Marco eta La infiltrada filmak ere saritu dituzte.