‘Handia’ Forqué saria eskuratzeko hautagaia da
Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filma EGEDA Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak banatutako Jose María Jorqué saria eskuratzeko hautagaia da, fikziozko edo animaziozko film onenaren kategorian eta Hezkuntza Balioen Zinema kategorian. Sari-banaketa ekitaldia urtarrilaren 13an egingo dute.