Ikus-entzunezko plataformak eta zinema dokumentala, ZINEBIn aztergai

Zinema dokumentala, telesail dokumentalak eta plataformak izenpeko foroa gauzatu da jaialdi bilbotarraren 2023ko ekitaldiaren baitan. ECAM – Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolarekin lankidetzan antolatu dute, eta hainbat plataforma eta telebistetako ordezkarik hartu dute parte.

By |2023-11-16T10:49:57+02:0016 azaroa, 2023|

Elkargik babesturiko 5.000€ko saria, Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta ELKARGIren artean 2022an hasitako akordio berritzearen fruitu, 5.000€-ko ordainsaria emango diote Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan proiektu onenari. Ekimenera proiektuak aurkezteko deialdia zabalik dago ekainaren 30era arte.

By |2023-06-22T13:10:49+02:0022 ekaina, 2023|

‘Elcano, Lehen Mundu Bira’ filma Cartoon Movie 2018 foroan aurkezteko hautatu dute

Angel Alonsok zuzendutako eta Dibulitoon Studio ekoiztetxeak produzitutako Elcano, Lehen Mundu Bira filma Cartoon Movie animaziozko filmen koprodukzioa sustatzeko foro europarrean aurkezteko aukeratu dute, beste 59 proiekturekin batera. Lana ekoizpen fasean dago, eta 2019an estreinatuko dute, lehen mundu bira hasi zenetik 500 urte beteko direnean.

By |2019-05-15T12:49:28+02:0026 urtarrila, 2018|
Go to Top