Estreinaldiak: Ekainak 19
Nakitai Watashi wa Neko o Kaburu Miyo "Muge" Sasaki bigarren hezkuntzako ikasle gaztea da, Kento Hinode ikaskideaz maitemindu dena. Uneoro haren atzetik ibiliko da, zelatan, baina mutikoa ez da konturatuko. Egun batean, ustekabean, Tar? izeneko katu bat bihurtzea ahalbidetuko dion maskara bat aurkituko du, eta Kentorengana hurbiltzeko erabiliko du. Hala ere, berriz gizaki bihurtu ezin izateko arriskua agertuko zaio. Junichi Sato eta Tomotaka Shibayama