Bloga: Ruben Östlund: fikzioaren mugak

Ruben Östlund zuzendari suediarraren izena 2014ko Force Majeure film bitxia ikusi ondoren entzun nuen aurrenekoz. Familia suediar perfektu bat, bikote gaztea, alaba eta semea. Frantziako Alpeetan astebeteko oporraldia igarotzeko asmoz, resort turistiko dotore batera helduko dira. Tabernako terrazan daudela, bat-batean, sekulako elur-jauzi bat gainera datorkiela ikusiko dute. Adi sekuentziari: https://youtu.be/saNvY4tD3wA Ongi ikusi duzue, bai. Amak bi seme-alabak besarkatu dituen bitartean, aitak mugikorra hartu eta hanka