Abuztuan, zinea aire librean Bilboko plazetan
https://youtu.be/YfopzNHLp4o Bilboko Udalak udako zinema saioak berreskuratuko ditu. Orotara bost saio prestatu dituzte, eta haietako bakoitza hiriko auzo batean egingo dute. Lehen emanaldia bihar bertan, abuztuak 4, asteartea, izango da 21:30ean Doña Casilda parkean. Lander Otaolaren Footing laburra eskainiko dute lehenik, eta Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez-Lázaro, 2014) segidan.