Hizkuntza berdintasunerako aukera galdu dela salatu dute

PSOEk eta EAJk lortutako 45 puntuetako zuzenketa-akordioen ostean, Espainiako Kongresuak Ikus-Entzunezkoen Lege Orokorra onartu du. PP eta Unidas Podemos taldeen abstentzioak ahalbidetu du proposamenak aurrera egitea; EH Bilduk ezetza bozkatu du. Pantailak Euskaraz mugimenduak eta Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza gutxituen berdintasuna ikus-entzunezkoetan bermatzeko bidean “galdutako aukera” izan dela iritzi dute.