Manuel Asínen gidaritzapeko azken Punto de Vista jaialdia aurkeztu dute
Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioan 60 film inguru pantailaratuko dituzte, eta 70 saio izango ditu. Pelikulen emanaldiez gain, zinemagileekin topaketak, kontzertuak, jarduera profesionalak eta familientzako zinema saioak hartuko ditu ekitaldiak.