Begiradak III: EUSKAL ZINEMAREN PIZKUNDEA

2000ko eta 2010eko hamarkadek garrantzi handia izan zuten euskal zinemarentzat, euskarazko ekoizpenak inoiz baino oihartzun handiagoa lortzen hasi zirelako. 2005ean Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako Aupa Etxebeste!  ordura arte euskarazko pelikularik arrakastatsuenetariko bat izan zen, 71.951 ikusle izan baitzituen. Ostean etorri ziren Kutsidazu bidea, Ixabel (Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo, 2006), Eutsi! (Alberto J. Gorritiberea, 2007), eta mortiartitarrek zuzendutako 80 Egunean (2010), Loreak (2014),

By |2023-10-17T11:06:35+02:0017 urria, 2023|

Begiradak I: EUSKAL ZINEMA MUTUA

Euskal zinema mutuak arrasto gutxi utzi zuen gurean. Are, garai hartako filmen zati handi bat galdutzat jotzen da egun. Hala ere, badaude gaurdaino heldu diren altxorrak. Horien arrastoa jarraitu dugu ZINEAn eta, euskal zinema mutuaren hastapenetara ez ezik, euskal zinemagintzaren lehen urratsetara heldu gara ere bai. Bada, hauxe duzue BEGIRADAK atal berriaren lehen hizketagaia. Zinematografoa 1896 urtean heldu zen Euskal Herrira. Hain zuzen, 1896 ekainean

By |2023-08-07T10:16:20+02:0030 maiatza, 2023|

Filmografiak IV: YANNICK BELLON

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. XX. mendean Euskal Herrian jaiotako zinemagileen artean ibilbide garrantzitsuena izandako autorea da Yannick Bellon. Kulturaren munduarekin konprometitutako familia aurrerakoi batean jaio zen, Biarritzen (Lapurdi), 1924 urtean. 24 urte zituela zuzendu

By |2023-05-22T10:43:38+02:0022 maiatza, 2023|

Filmografiak III: MIRENTXU LOYARTE

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. Euskarazko zinemagintzaren izen handi bezain ahaztua dugu Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938). Bi film baino ez ditu zuzendu -Irrintzi (1978) eta Emakumeak (1981. Ikuska 12)-, baina utzitako ondareak ez du etenik.

By |2023-05-08T09:09:42+02:008 maiatza, 2023|

MAITANE HERNANDEZ-EIHERAMONHO: “Helburua Iparraldean zinema eta ikus-entzunezkoak egituratzea da”

Kanaldude eta beste eragile batzuek bultzatuta, Zukugailua izeneko elkartea sortu zen 2020ko urte bukaeran, Ipar Euskal Herrian, euskarazko zinema independentearen inguruko eragileak bildu, egituratu eta zinemagintza bera sendotzeko, film bikainak ematen ari den une honetan. Eta, hortik, Euskal Herri osora zabaltzea da asmoa. 14 lagunek sortu zuten elkartea, pertsonek bakarrik baitaukate izena emateko aukera, eta gaur egun 32 kide izatera iritsi dira. Haiek dioten moduan,

By |2023-05-04T15:16:01+02:0024 apirila, 2023|

Filmografiak I: ELOY DE LA IGLESIA

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta  osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. Eloy de la Iglesia (Zarautz, 1944 – Madril, 2006) duzue lehen protagonista. Gipuzkoarra jaiotzez, gai sozial eta deserosoak jorratzen zaildu zen, betiere, bizi izan zen testuinguruaren eraginpean. Telebistarako hainbat proiektutarako

By |2023-01-24T12:39:32+02:0024 urtarrila, 2023|

IRATXE FRESNEDA: “Nor dira besteak? Nor gara gu?”

Identitateari buruz dihardu Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) zinemagileak bere hirugarren lanean: Tetuan (2023. Bere aitaren, bere familiaren hariari tiraka, beste bidai bat antolatu du film honetan. Bi pertsonaia hartu ditu horretarako, eta jarraipena egingo die. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iratxe, eta fakultatean bertan hartu gaitu zinemari buruz hitz egiteko. Solasaldiaren aurretik, bertan, eta osteko kafean ere, asko hitz egin dugu zinema munduaz, errodatzeez, ekoizpenaz,

By |2023-03-15T11:33:17+02:0014 azaroa, 2022|

ASIER ALTUNA: “Konpromiso politikoa daukan bikote baten istorioa da ‘Karmele’”

Film berri baten gidoia amaitu du Asier Altuna zinema zuzendariak: Karmele. Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean, 2024an hasiko du filmaketa, eta badirudi detaile txikienari ere denborarekin erreparatu nahi diola Txintxua films ekoiztetxeko sortzaile eta kide denak. “Tropa faxistak Ondarroara heltzen direnean” abiatuko da filma, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua (2016) eleberriaren egokitzapena izango dena. Karmele Urresti eta Txomin Letamendia ditu protagonista, eta beraien bizitzari buruzkoak zuzenean horien

By |2024-04-17T15:49:04+02:0010 urria, 2022|

IZASKUN ARANDIA: “Pandemiarekin kluba itxi zutenean, dokumentala betiko eroriko zela usten nuen”

Londresko The way out klubari buruzko dokumentala aurkeztu du Izaskun Arandia zuzendariak Zinemaldian: My way out. Klubeko sortzaile eta dama nagusia den Vicky Lee elkarrizketatzeaz gain, hainbat belaunalditako kideak ekarri ditu pantailara. Ingelesez egindako dokumentalak harrera ona izan zuen jaialdiaren baitan egindako aurkezpenean. Izaskun Arandiak sei bat urte eman ditu lan honetan eta 2020ko martxoan, mundu osoa astindu zuen pandemiaren ondorioz, The way out kluba

By |2022-09-27T13:23:12+02:0027 iraila, 2022|
Go to Top