‘Songs of Earth’ film norvegiarra nagusi, 17. Mendi Filmen

Margreth Olinek bere gurasoak bihurtu ditu dokumentaleko protagonista, eta sorterriko paisaian murgilduta erretratatu ditu. Bestetik, Marta Gómez eta Paula Iglesias (Flyining Hands) zuzendari onenak izendatu dituzte. Zazpi (Mikel Lizarralde) izan da euskarazko film onena.