‘Furtivos’ filma omenduko du 73. Donostia Zinemaldiak
José Luis Borauk zuzendutako lana 4K kopia zaharberrituan proiektatuko dute, Klasikoak atalari hasiera emanez. Gainera, Malagako zinema-jaialdiak, Espainiako Filmategiak eta Dama erakundeak Caimán Cuadernos de Cine aldizkariarekin eta festibal donostiarrarekin lankidetzan, liburu berezi bat argitaratuko dute.