Estreinaldiak: Otsailak 28

Nosotros (Helena Taberna) Drama Maria Vazquezek eta Pablo Molinerok interpretatutako bikote protagonistaren istorioa kontatuko du: beste askok egin bezala maitemindu egin ziren, ilusio bat bizi izan zuten, seme-alabak izan zituen, oztopoen aurrean borrokatu eta sekula amore eman ez zuten. Baina maitasuna amaitzen denean, galderak sortzen dira: non okertu zen dena? Zergatik amaitu dugu horrela? Beren harremanaren argi-itzaletan zehar egindako bidaian, Angela eta Antonio prekarietatearen, desioaren