Aditzera eman dituzte Ikusmira Berriak ekimeneko lau lan hautatuak

Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean abiatu zuten Ikusmira Berriak egitasmoa iragan otsailean. Apirilera arte zabalik izan zen lanak bidaltzeko epea, eta orain Donostian egonaldia egingo duten lau proiektuak zeintzuk izango diren jakinarazi dute antolatzaileek.