Cannes eta Berlinen saritutako lanak, Donostian ikusgai

Azken hileetan Cannesen, Berlinen eta Locarnon saritutako film eta zinegileak 64. Donostia Zinemaldian izango dira irailaren 16tik 24ra. Hala, Hirokazu Koreeda, Mia Hansen-Love, Joachim Lafosse, Pablo Larraín, Ken Loach eta Gianfranco Rosi, besteak beste, zuzendarien lanak eskainiko dituzte Perlak sailean, hamabost orotara.