7. ediziora lanak bidaltzeko epea zabaldu du FIPADOC jaialdiak
Urtarrilaren 24tik otsailaren 1era bitartean egingo dute 2025eko edizioa, eta dagoeneko, iraupen eta formatu askotako dokumentalak aurkezteko aukera dago.
Urtarrilaren 24tik otsailaren 1era bitartean egingo dute 2025eko edizioa, eta dagoeneko, iraupen eta formatu askotako dokumentalak aurkezteko aukera dago.
Finlandiako sauna batean esperientzia eta bizipen intimoak partekatzen dituzten emakumeak protagonista dituen lanak lortu du nazioarteko dokumental onenaren saria. Bestalde, Good and Evil: How to Sell a Lie proiektua aukeratu dute Lau Haizetara Foroa 2024 ekimenean parte hartzeko.
2024ko edizioko herrialde gonbidatua Italia da, eta hain zuzen ere, fokuaren baitako Bella Ciao (Giulia Giapponesi, 2022) lanak abiatuko du festibala. Nazioarteko 160 film baino gehiago erakutsiko dituzte, eta tartean dira Itziar Leemansen, Beñat Gereka Bikuñaren, Iker Esteibarlandaren eta Andrés Salaberriren lanak.
Nazioarteko 160 film erakutsiko dituzte urtarrilaren 19tik 27ra bitartean ospatuko duten edizioan, eta tartean dira Itziar Leemansen, Beñat Gereka Bikuñaren, Iker Esteibarlandaren eta Andrés Salaberriren lanak. Italia izango da herrialde gonbidatua, eta Parisen ospatzekoak diren Joko Olinpikoen harira, atal berezia atondu dute.