‘Karpeta Urdinak’ filmak FIPADOC festibalean parte hartuko du
Ander Iriarte zinemagile oiartzuarrak Euskal Herrian eman diren tortura kasuei buruz ondutako obra Documentaire Impact sailean lehiatuko da, beste 10 lanekin batera. Urtarrilaren 22tik aurrera, gainera, Baionako Cinéma L’Atalante eta Donibane Lohitzuneko Cinéma Le Sélect aretoetan ere egongo da filma ikusgai.