Aurkeztu dute 6. FIPADOC zinemaldia
Nazioarteko 160 film erakutsiko dituzte urtarrilaren 19tik 27ra bitartean ospatuko duten edizioan, eta tartean dira Itziar Leemansen, Beñat Gereka Bikuñaren, Iker Esteibarlandaren eta Andrés Salaberriren lanak. Italia izango da herrialde gonbidatua, eta Parisen ospatzekoak diren Joko Olinpikoen harira, atal berezia atondu dute.