‘Judy’: Izarra bizirik mantentzen
Izenburua: Judy Zuzendaria: Rupert Goold Urtea: 2019 -Izarra bizirik mantentzen- Rupert Goold zinemagile ingelesaren film honetan, Renée Zellweger aktorearen lana goraipatu dute, hainbat sari eskuratu dituena. Orain arteko Emakumezko aktore onenaren sari garrantzitsuenak jaso ditu, eta asteburu honetan banatu diren Oscar sarietan ere aintzatespen nagusia irabazi du. Obra honek, Judy Garland aktore eta abeslariaren azken urteak azaltzen ditu, gazteetako oroitzapen txarrak gogora etortzen zaizkion bitartean.