Estreinaldiak: Urriak 31
Bihar helduko da zinemetara Loreak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filma. Harekin batera, Jaume Balagueróren REC 4, Wim Wenders eta Juliano Ribeiro Salgadoren The Salt of the Earth eta Susanne Bierren Serena, besteak beste. Aurtengo Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zuten Loreak ekoizpen euskaldunak kritika bikainak jaso ditu etxean nahiz atzerrian. Lore sorta anonimoak jasotzen dituen Aneren eta berak jakin ez arren, bidalketa anonimo