Bost sari jaso ditu ‘Errementari’ filmak Utahn
Irailaren 7tik 15era bitartean antolatu duten Utahko (AEB) FilmQuest Festival jaialdian bost sari eskuratu berri ditu Paul Urkijoren Errementari filmak. Patxi Errementariaren ipuinean oinarritutako lanari film onenaren saria eman diote. Gasteiztarrak, gainera zuzendari onenaren garaikurra ere bereganatu du. Gainerako saridunak Eneko Sagardoy aktorea eta jantzi zein makillaje arduradunak izan dira.