Aitzol Saratxaga zuzendari bilbotarrak ‘Basoan’ film laburra prest du jada
Ziren (2017) film laburrak lortutako arrakastaren ostean (besteak beste, Euskarazko film laburrik onenaren saria Caostika jaialdian eta Euskal film labur onenarena Bilboko FANT Zinemaldi Fantastikoan) Aitzol Saratxaga zine zuzendari gazteak bere bigarren ekoizpena prest du jada: Basoan (2018). Lanaren estreinaldia oraindik zehaztu gabe badago ere, zuzendariak adierazi du filma espainiar estatuko zine jaialdietan mugitzen hasi berri direla.