Euskal koprodukzioa duen ‘La Ermita’ filma, Cannesko Fantastic 7 atalean
Cannesko Jaialdiaren baitako Marche du Film egitasmoak 2023ko edizioko Fantastic 7 atalean parte-hartuko duten filmen zerrenda iragarri du. Filmax eta Bixagu Entertainment euskal ekoiztetxearen arteko koprodukzioa den La Ermita da proiektu hautatuetako bat.