Bueltan dira Udako GOLEM saioak

Bilbo zein Iruñeko GOLEM exibidoreek areto bat eskainiko diete, uztailean eta abuztuan zehar, denboraldian zehar estreinatu diren eta pantaila handian eta jatorrizko bertsioan berriz ikusteko aukera merezi duten film interesgarrienei. Guztira 24 titulu jatorrizko bertsioan azpitituluekin, hirunaka txandakatuz joango direnak, sei egunean behin, ordutegi desberdinetan.

By |2023-07-05T12:51:03+02:005 uztaila, 2023|

Euskal Zinema: 2022ko uzta

Ez daude izan diren guztiak. Baina, dauden guztiak badira. Txiki uste gaituztenen aurrean harro, honakoa da euskal zinemagintzak 2022an publikoari eskainitako uzta. Fikziozko lanak, dokumentalak, beldurrezkoak, proposamen esperimentalagoak… metraje luze zein laburrekoak. Denak etxean eta etxekoek ekoizturikoak 💗 Hitz egin genezake film hauek osatu ahal izateko bidean gainditu behar izan dituzten oztopoez, industria honen argilunez; edota administrazioaren balizko babes horren inguruko eztabaidan jardun. Baina utz

By |2022-12-29T13:28:24+02:0029 abendua, 2022|

ASIER ALTUNA: “Hemen geneukan ekosistema txikia, orekatua, apurtu egin da”

Donostia Zinemaldiak aurten aurrenekoz antolatu duen Financing & Tech sorkuntza-inbertsoreen biltzarrean parte hartu zuen Asier Altuna zinemagileak irailean, nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko topaketan. Bertan erakutsi zuen proiektuaren gidoia amaitu berritan, Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean garatzen ari den Karmele filmaz hitz egin zigun sortzaile bergararrak. Baina ez hori bakarrik, kontsumo-ohitura aldaketez ere mintzo izan zitzaigun: “Zinema aretoak abandonatuta daude, ez dago jenderik

By |2022-12-22T11:07:43+02:0022 abendua, 2022|
Go to Top