Tourraren igarotzea dela eta, zinema eta txirrindularitza zaleak omenduko ditu Euskadiko Filmategiak

Frantziako Tourra EAEtik igarotzearekin bat eginik, Euskadiko Filmategiak zinema eta txirrindularitza zaleak omendu nahi ditu: bere artxiboan dauzkan kirol honi buruzko 92 filmak bildu eta bere web orrian jarri ditu guztien eskuragarri.