‘Ilargi Guztiak’ filmaren trailerra, ikusgai
Dagoeneko eskuragarri daude Ilargi Guztiak filmaren lehen irudiak. Igor Legarreta euskal zinemagilearen bigarren film luzea betirako bizitzera kondenatutako neskato bati buruzko fabula fantastikoa da, eta 2021eko otsailaren 19an estreinatuko da zinema-aretoetan.