Film luzeen ekoizpenerako laguntza-deialdia kaleratu du ICAAk

Uztailaren 16ra arte izango da zabalik ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak film luzeen ekoizpenera bideratutako 2021eko diru laguntzen deialdia. 40 milioi euroko aurrekontua du, eta eskaerak soilik online egin daitezke Kultura eta Kirol Ministerioaren atariaren bidez.