Eusko Jaurlaritzak 400.000 € bideratuko ditu filmen eta telesailen garapenerako

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak aste honetan onartu du ikus-entzunezko proiektuak (film luzeak, serieak edo miniserieak) garatzeko dirulaguntzen deialdia. 400.000 euro erabiliko dira guztira, eta eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ekainaren 9tik uztailaren 8ra bitartekoa.

By |2022-05-30T09:48:36+02:0030 maiatza, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Norte Salvaje’ eta ‘Matxitxako’

Euskal ekoizpenak gero eta garrantzia gehiago ari dira hartzen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian, eta aurtengo 19. edizioa da gorakadaren erakusgarri. Euskara hutsez filmatutako lanak tantaka iristen bazaizkigu ere, bertoko zinemagile eta sortzaileek badute sentsibilitatea euskal herritarroi eragiten diguten auziei heltzeko. 2021eko ekitaldian Apaiz kartzela eta Aita Mari filmek ordezkatu zuten sail ofizialean lurraldeko zinemagintza. 2022an, erbestea eta erresilientzia gaitzat duen Helena Bengoetxea zinemagile nafarraren Matrioskas.

By |2023-02-01T17:12:01+02:007 apirila, 2022|

19. Giza Eskubideen Zinemaldian filmak aurkezteko epea zabalik da

Apirilaren 1etik 8ra egingo dute 2022ko Giza Eskubideen Zinemaldiko 19. edizioa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Donostia Kulturak antolatua. Hori baino lehenago, lehiaketan parte hartuko duten film luze eta laburren aukeraketa egingo dute, eta urtarrilaren 5era arte izango dute epea egileek beren filmak inskribatzeko.

By |2023-02-01T17:12:55+02:0016 azaroa, 2021|

Gasteizko Udalak ikus-entzunezkoei bideratutako laguntza deialdia aurkeztu du

Zinemarako eta telebistarako ikus-entzunezko proiektuak garatzeko, film luze eta laburrak ekoizteko, eta film luzeen gidoiak idazteko diru-laguntza deialdia aurkeztu dute Gasteizko Udaleko Nerea Melgosa Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziak eta Ahal Duguko zinegotzi Juan Cerezuelak. Deialdiaren oinarriak aurkezten diren unetik, 20 egun naturaleko epea izango da eskaerak bidaltzeko.

By |2019-05-20T16:37:37+02:008 azaroa, 2017|

Film luzeen proiektuen garapenerako 2016ko laguntza deialdia zabaldu du ICAAk

ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zuzendaritza Orokorrak film luzeen proiektuen ekoizpenerako aurtengo laguntza deialdia zabaldu du, berriki indarrean sartu den legearen arabera egiten den lehen deialdia, hain zuzen. Gaurtik hasita, hamabost eguneko epea dago proiektuak aurkezteko.   IBAIA Euskal Ekoizleen Elkarteak agerraldia egin zuen joan zen astean euskal ikus-entzunezkoen industriak aurrera egiteko dituen zailtasunak salatzeko. Egoera zail horren eragileetako bat, hain justu, ICAAk

By |2016-05-04T11:58:47+02:004 maiatza, 2016|

Filmarket Hub plataformak proiektu zinematografikoak garatzen lagunduko dizu

Filmarket Hub webguneak ikus-entzunezko proiektuen finantzaketa online merkatua eskaintzen du. Sare-sozial funtzioa ere badu, egindako diseinuak eta lanak sektoreko profesionalek ikus baititzakete. Gaur egun, ikus-entzunezko sektorean diharduten profesionalek hainbat baliabide erabiltzen dituzte edukiak sortzeko eta proiektuen finantzaketa bermatzeko, hala nola, Sarea eta finantzaketarako lagungarriak diren antzeko beste baliabide alternatiboak. Honen aurrean, Andrea Giannone ekoizleak eta bere taldeak Bartzelonatik kudeatzen duten Filmarket Hub online plataforma martxan

By |2019-05-22T09:40:26+02:0025 apirila, 2016|
Go to Top