FANT jaialdiak aurtengo kartela eta saritu berezia aurkeztu ditu
Martxoaren 2an zinema aretoetan estreinatuko duten Errementari (2017) opera primaren egile Paul Urkijok Fantrobia saria jasoko du FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoan. Genero fantastikoan nabarmendutako sortzaile berriak aintzatesten ditu Fantrobia sariak. Horrez gain, jaialdiaren XXIV. edizioaren kartela aurkeztu dute.