50 herri bisitatuko ditu Laburbira euskarazko film laburren XXII. zirkuituak

Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean ikusgai izango dira aurtengo bildumaren parte diren zortzi lanak. Aurrestreinaldia hilaren 6an egingo dute, 18:00etan hasita, Donostiako San Telmo Museoan.