Tag: Film Laburrak

Vanesa-Fernandez-Zinebi-Zinea

Vanesa Fernández Guerra izango da Zinebi jaialdiko zuzendari berria

Datorren urtarrilaren 1etik aurrera, hemezortzi urtez burutu duen kargutik erretiratuko da Ernesto del Río, eta une horretatik aurrera, Vanesa Fernández Guerra (Durango, 1980) izango da Zinebi Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiko zuzendaria. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta EHUko irakaslea da…

Euritan-Gorostidi-Santesteban-ONA-Slide

I. Gorostidi eta A. Santesteban: “Filma gure arteko elkarrizketaren erantzuna da”

Pablo La Parra ikerlariaren Europa, futuro anterior proiektuaren eskaerari erantzunez abiatu zuten Arantza Santesteban eta Irati Gorostidi gazteek Euritan film labur dokumentalaren sortze-prozesua. Itxaro Borda idazlea 1985ean kaleratu zuen Klara eta biok narrazioaren aurrean jartzea erabaki zuten, lanaren berrirakurketa bat…

Ihesa-Zinea.eus-Kimuak

Amaitutako bi euskal labur lagundu ditu ICAAk

Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutuak (ICAA) amaitutako film laburrei emanadako laguntzen ebazpena kaleratu du, eta diruz babestutako proiektuen artean bi euskal ekoizpen daude: Banatu Filmak-en Ainhoa eta Señor y Señora ekoizpen etxeko Ihesa. 00

Korterraza-2017-Gasteiz-Zinea-01

Udarekin batera, hemen da Korterraza jaialdia

Korterraza film laburren jaialdi arabarra bueltan da zortzigarren edizioarekin. Larunbatean, uztailak 1, abiatuko dute lurralde osoan zehar egingo duten udako emanaldi bira, eta Gasteizko jaialdia uztailaren 20tik 22ra luzatuko da Artiumen. 00

Sopela-Kosta-Fest-Zinea-02

Sopela Kosta Fest jaialdira lanak aurkezteko epea zabalik!

Surfaren inguruan eraikitako jaialdia da Sopela Kosta Fest, eta laugarren edizioa irailaren 21etik 24ra egingo dute. Kirola, musika, ingurumena eta baita zinema ere, bilduko ditu ekimenak, eta bertan eskainiko dituzten film laburrak aukeratzeko deialdia zabaldu berri dute, irailaren 3ra arte….

Kimuak-2017-Zinea-01

Aditzera eman dituzte 2017ko Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi lanak

Zinegile konsagratuak zein Kimuak deialdian aurrenekoz egongo diren profesionalen lanak uztartuko ditu aurtengo Kimuak katalogoak. Atzo bertan, ekainak 12, egin zuten aukeraketa, eta animaziozko lanak, dokumentalak eta fikzioak hautatu ditu epaimahaiak, ahalik eta eskaintza zabal eta ezberdinena osatzeko. Tartean dira…

Donosskino-Jaialdia-Zinea-02

Donosskino jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu dute

Aste hasieran aurreratu genizuen bezala, Donostiak film laburrei eskainitako jaialdia izango du aurrerantzean. Donosskino du izena, eta Kristonkino kolektiboaren ekimenez sortu da. Lehen edizioa uztailaren 6tik 8ra egingo dute, eta orotara 1.200 film labur aurkeztu dira jaialdira. Emanaldiak Egia auzoko…

Begibistan-2017-Zinea-Kartela-02

Begibistan 2017 jaialdira lanak aurkezteko epea zabalik!

Nerbioi eskualdeko film laburren jaialdia da Begibistan, lau urteko etenaldiaren ostean, iaz berriz ere martxan jarri zutena. Bada, 2017ko edizioa urriaren 4tik 8ra egingo duten arren, lanak aurkezteko epea zabaldu berri dutela iragarri dute antolatzaileek. 2016an eta 2017an egindako film…

Donosskino-Mostra-zinea-03

Donosskino, film laburrei eskainitako Donostiako mostra berria

Kristonkino kolektiboaren ekimenez, film laburrei merezi duten ikusgarritasuna emateko mostra ibiltariaren lehen edizioa egingo dute aurtengo udan Donostian. Donosskino ez da jaialdi lehiakorra izango, zinema pasioz bizi duten ikusle eta sortzaileen arteko topagunea baizik, eta hiriko hainbat guneri erabilera berria…