Egitarau oparoa Filmategiaren eta Kimuak-en urteurrenak ospatzeko
Urte berezia izango dugu 2018a Euskal Zinemagintzarentzat. Euskadiko Filmategiak 40 urte beteko ditu aurten, eta Kimuak egitasmoak 20. Elkarlanean osatutako egitarau oparoa antolatu dute hilabete honetan zehar ospatzeko: 5ean, 12an, 19an eta 26an, hain zuzen ere.