‘Quebrantos’ laburra saritu dute SIFF jaialdian

Maria Elorzak eta Koldo Almandozek aurkeztutako Quebrantos film laburrak eskuratu du Epaimahaiaren Aipamen Berezia Seattleko Nazioarteko Zinema Jaialdian. “Filme zorrotza baina ludikoa, trebetasunez eraikitakoa, arku emozionala inoiz galdu gabe” izatea nabarmendu dute.