Hiru sari lor ditzake ‘Upon Entry’-k Film Independent Spirit Award-en

Zinema independentearen Oscarrak izenpean ere ezagutzen den sariketan opera prima onenaren, lehenengo gidoi onenaren eta muntaketa onenaren kategorietan sartu dute Basque Films ekoiztetxe bilbotarraren parte hartzea duen filma.