Donosskino jaialdiaren VI. ediziora lanak aurkezteko epea zabalik da

Donosskino Donostiako Film Laburren Festibalak seigarren ediziora lanak aurkezteko deialdia martxan jarri du. Epea ekainaren 15era arte izango da zabalik, eta izen-ematea Festhome eta Film Freeway plataformen bidez egin beharko da. Euskal ekoizpenek ez dute izen-emate kuotarik ordaindu beharko.