Zinema idatziak: eztabaida kritiko-teorikoaren oinarriak (III)
ERRESUMA BATUKO GAZTE SUMINDUAK 60ko olatu berrien babesleku bilakatu zen Sight and Sound aldizkaria Erresuma Batuan. 1932an lehen alea kaleratu zuen, eta bi urte geroago British Film Institute organismoaren aldizkari ofiziala bilakatu zen; urte luzez Gavin Lambertek zuzendu zuen. Sight and Sound aldizkariak Cahiers frantziarrarekin hartu-eman handia izan zuen bere garaian, baina badu berezitasun bat: Cambridge Unibertsitatearen eraginpean ere argitaratzen dute. 1952az geroztik, gainera, hamar urtean