Gipuzkoa Film Commission VIII.Saria aurkeztu dute

Donostiako hiriaren garapen ekonomiko irankorraren aldeko jardunean, ikus-entzunezko sektorean ere ekarpena egite aldera, Gipuzkoa Film Commission Sariaren 8. deialdia egin du Donostia Sustapenak bere gain hartutako Donostia-Gipuzkoa Film Commision organismoak. Donostia Zinemaldiaren baitan banatuko dute saria, eta Zinemira edo Made in Spain ataletan parte hartuko duen film luze bati egingo dio aitorpena.