‘Loreak’ eta ‘Aire’ film luzeak estreinatuko ditu aste honetan PRIMERANek
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak (2014) film gogoangarria eta Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearen figuran eta bizipenetan oinarritutako Aire! (2023) dokumentala estreinatuko ditu aste honetan Euskal Telebistaren PRIMERAN plataformak. Horiekin batera, Intimitatean eta ‘Ardibeltzak’ saioak eta ‘Autodefentsa’ telesaila ere gehituko ditu katalogora.