Euskarazko fikzioa bueltan da, Euskal Telebistan
Atzo itxi zituen ateak Durangoko 54. Azokak, eta urtero legez, euskal kulturari gorazarre egitera hurbildu dira herritarrak masiboki. Berrikuntzez betetako ekitaldia izan da aurtengoa, baina, dagoeneko ondo finkatuta dituen sustraiak ere ureztatu dituzte antolatzaileek. Disko eta liburu azoka soila izateari aspaldi utzi zion, eta beharrizan berrietara egokitzen asmatu du. Euskaraz abestu eta idazteaz gain, euskal herritarrok istorioak bestela ere kontatzen badakigula jakitun, 2010ean Irudienea gunea