Identitate aldakorrak aldarrikatuz, martxan da 20. Zinegoak jaialdia

Angeles Cruz zuzendari oaxakarrak Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 2023ko Ohorezko Saria jasoko du, gaur, Bilboko Arriaga Antzokian egingo duten irekiera-ekitaldian. Guztira, kulturarekin eta sexu-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera proposatuko dituzte uztailaren 3ra bitartean.

By |2023-06-26T09:47:18+02:0026 ekaina, 2023|

2022ko nazioarteko epaimahaia aurkeztu du ZINEGOAK jaialdiak

Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 28tik martxoaren 7ra ospatuko dute. FIK (fikzioa), DOK (dokumentala) eta KRAK (narratiba berriak) ataletan parte hartuko duten ekoizpenak ezagutarazi ez badituzte ere, nazioarteko epaimahaiaren berri eman du ZINEGOAk jaialdiak. Anitza izango da, zinemagintzan aditua, sexu-aniztasunarekin lotura duena.

By |2022-02-11T10:20:15+02:0011 otsaila, 2022|

Zabalik da Zinegoak jaialdiaren izen-ematea

Zineman, arte eszenikoetan eta, oro har, kulturan sexu-aniztasunak ematen digun guztia erakusteko, partekatzeko, aurrez aurre jartzeko, zabaltzeko, eztabaidatzeko edo gozatzeko erakusleihoa izango da Bilboko Zinegoak Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia datorren urtean ere. 2021ko martxoan ospatuko da 18. edizioa, eta izen ematea zabaldu dute jada.

By |2020-07-09T09:51:43+02:009 uztaila, 2020|

‘Mi pequeño gran samurai’ dokumentalak zabalduko du Zinegoak jaialdia

Aurkeztu dute Zinegoak – Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Nazioarteko Jaialdiaren programazioa. Otsailaren 24tik martxoaren 8ra egingo dute, eta Ekai Lersundi gazte transexualaren bizitza jasotzen duen ‘Mi pequeño gran samurai’ lanaren proiekzioak emango dio hasiera.

By |2020-02-12T10:15:59+02:0010 otsaila, 2020|
Go to Top