Jose Luis Rubio, REC: “Euskarazko bikoizketa oso egoera larrian dago”
Azken aldian zeresan handia ematen ari den euskarazko azpitituluen eta bikoizketaren etengabeko debatea ekarri dugu gurera. 90 hamarkadara jo behar dugu euskarazko bikoizketaren sorrera eta urrezko garaiak ezagutzeko. Garai horretan, ia 800 ordu bikoizten ziren urtean euskaraz, hein handi batean Euskal Telebistak produktuak erosi eta euskaraz eskaintzeko egindako apustuagatik. Azken urteetan berriz, irizpide aldaketak eta bestelako faktoreak tarteko, ia 100 ordu baina ez dira bideratzen euskarazko