Estreinaldiak: Otsailak 10

Frágil equilibrio Goya Sarietan Dokumental Onenaren Saria jaso du Guillermo García López zuzendari espainiar gaztearen dokumentalak. Gizarte garaikidea hartzen ari den bideaz eta harremantzeko moduaz gogoeta egingo du dokumentalak. Hiru kontinentetako hiru istorio gurutzatuko dira: lanean buru-belarri ariko den Tokioko enpresari baten bizitza, Europara iritsi nahiko duen Sahara hegoaldeko komunitate bat, eta etxegabetzeko zorian egongo den Madrilgo familia bat. Kultura, toki eta gizarte ezberdinetan zehar bidaia.