ZINEBIk lau proiektu aurkeztuko ditu Marché du Film merkatuan
ICEX España Exportación e Inversiones-ekin, ICAA – Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin eta FICX – Gijóngo Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan atondu dute showcase programa, Cannes Docs sailaren barruan gauzatuko dena. Tartean, Doxa Producciones ekoiztetxearen Itoiz Udako Sesioak erakutsiko dute.