Bidasoako XVII FICAB Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa antolatu dute Irunen

Oiasso Museoak, Irungo Udalak eta Arkeolan Fundazioak Bidasoako XVII FICAB Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa antolatu dute azaroaren 20tik 25era. Aurtengo edizioan, kartelean antzinako Greziako irudi klasikoak agertu arren, kultura neanderthala eta Ekialde Hurbileko kultura izango dira emanaldietan nabarmenduko diren gaiak. Zimena jaialdiak, Sail Ofizialaz gain, CBA eta Hezkuntza sailak ere izango ditu.