Euskal sortzaileen nazioartekotzea bultzatuko du Etxeparek
Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko diru-laguntza deialdia sustatu du Etxepare Euskal Institutuak. 25.000 euroko bidaia-poltsa atondu dute, eta kopuru osoa banatu arte egongo da abian laguntza eskatzeko aukera.