Eskuragai dira Punto de Vista jaialdiaren sarrerak

Martxoaren 15etik 20ra luzatuko den Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia modu presentzialean egitea hobetsi dute antolatzaileek, eta emanaldien sarrerak eskuragai daude jada jaialdiaren atarian zein Baluarteko leihatilan eta webgunean. Dena den, programazioaren zati bat online ikusgai izango da, bertaratu ezin direnentzat, Festival Scope plataformaren bidez.