Donibane Lohizunen lehiatuko da Lara Izagirreren ‘Nora’ filma

Donostia Zinemaldia bukatu berritan, zinemak ez du etenik. Izan ere, gaurtik hasi eta hilaren 11ra bitartean, nazioarteko zinegileen lehenengo edota bigarren lanak erakutsiko dituzte Donibane Lohizunen. Zazpigarrenez ospatuko dute Festival International du Film de Saint-Jean-de-Luz jaialdia, eta bertan lehiatuko da Lara Izagirre zornotzarraren Nora filma.