Madrilgo zinema jaialdian estreinatuko dute ‘Norberaren gela’

Eulalia Abaitua argazkigintzan aitzindari izandako bizkaitarraren inguruan ardaztutako Norberaren gela dokumentala osatu dute Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk, eta irailaren 29tik urriaren 10era egingo duten 30. Festival de Cine de Madrid jaialdian estreinatuko dute. XIX-XX. mendeetan bizi izandako sortzailearen eta egungo hainbat euskal argazkilariren arteko elkarrizketa da.