Festival de Cans jaialdia aurkeztuko dute BilbaoArte Fundazioan
Azaroaren 28an, galiziar film laburrei eskainitako Festival de Cans jaialdia aurkeztuko dute BilbaoArte Fundazioan. 19:15ean hasiko da ekitaldia, eta aurreko edizioko film irabazleak proiektatuko dituzte. Jarraian, solasaldia egingo da jaialdiaren antolatzaileekin, Festival de Cans eta Galizaleak elkarteko kideekin (Euskal Herria eta Galiziaren arteko zubi kulturala eraikitzeaz arduratzen den elkartea).