31. Beldurrezko Astearen karietara prestatutako erakusketak

Iragan urriaren 30etik, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari lotutako ikus-entzunezko saioak eta orotariko jarduerak egiten ari dira Gipuzkoako hiriburuan ostiralera arte, eta horiekin batera, genero horretako ilustrazio, komiki eta txotxongiloak biltzen dituzten lau erakusketa atondu dituzte hainbat artista eta erakunderekin.