Izarrak ere Belodromora

Osasun krisiaren ondorioz bi urtez etenaldia egin ondoren, Belodromoko emanaldiak berreskuratu egingo ditu Donostia Zinemaldiak 70. edizioan. Aurrez iragarritako hiru mundu-estreinaldien aurkezpenetan, zuzendariez gain, dagozkien lantalde artistikoetako pertsona ugarik parte hartuko dutela jakinarazi dute.

By |2022-08-26T09:18:46+02:0026 abuztua, 2022|

Urko Olazabalen interpretazioa txalotu du Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak

Bederatzigarrenez banatu ditu iragan larunbatean (urtarrilak 29) Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak Feroz Sariak, eta ikus-entzunezko sektoreko hainbat profesional euskal herritar saritu dituzte. Besteak beste, Urko Olazabal taldeko gizonezko aktore onena izendatu dute, Maixabel filmean egindako lanagatik, eta Alberto Iglesias musikariak Madres paralelas pelikularako konposatutako soinu banda nabarmendu dute. Diego San Josek sortutako Venga Juan telesaila ere saritu du elkarteak.

By |2022-01-31T11:12:56+02:0031 urtarrila, 2022|

‘El buen patrón’: Ez dago gizarterik, familiak besterik ez

Zuzendaria: Fernando León de Aranoa Urtea: 2021 Herrialdea: Espainia -Ez dago gizarterik, familiak besterik ez- “Gure gizarteak dituen arazoak aipatzen dira beti. Baina ez dago gizarterik, banakako gizonak, emakumeak eta haien familiak besterik ez daude”. Horrela adierazi zuen Margaret Thatcherrek Women´s Own aldizkarian 1987. urtean, Berlingo harresia erori baino lehentxeago, jada Reaganekin batera abiarazitako mundu-erregimen neoliberal berria ondo ezarrita zegoela. Thatcherren azpi-logika, ume txikiena bezalaxe,

By |2021-10-27T09:29:16+02:0027 urria, 2021|

Mikel Gurrearen ‘Heltzear’ laburra Zabaltegi-Tabakaleran lehiatuko da

69. Donostia Zinemaldian eskaintzeko hautatuak izan diren espainiar Estatuko ekoizpenen berri eman du gaur goizean jaialdiak prentsa ohar bidez. Lau dira Sail Ofizialean lehiatuko diren filmak: Maixabel (Icíar Bollaín), El buen patrón (Fernando León de Aranoa), La abuela (Paco Plaza) eta Quién lo impide (Jonás Trueba). Mikel Gurrearen Heltzear euskal laburra, aldiz, Zabaltegi-Tabakalera sailean izango da ikusgai, Veneziatik bueltan.

By |2021-08-02T10:18:03+02:0030 uztaila, 2021|

Goya sari bana ‘Un otoño sin Berlin’ eta ‘Hijos de la tierra’ euskal ekoizpenentzat

Larunbat gauean banatu zituzten 30 Goya sarietan,  Axel O’Mill  eta Patxi Urizen Hijos de la tierra nafarrak lortu zuen Film Labur Dokumental onenaren saria, eta Irene Escolarrek  Emakumezkoen Errebelazio Aktore onenarena, Lara Izagirreren Un Otoño sin Berlin filmagatik. Hain zuzen ere, zuzendari bermeotarrari eskaini zion garaikurra Escolarrek, “bere eskuzabaltasun eta sentikortasunagatik”. Proposatuak zeuden beste hiru euskal ekoizpenak esku hutsik itzuli dira.

By |2016-02-15T14:44:48+02:008 otsaila, 2016|

Kritika: ‘A Perfect Day’

Zuzendaria: Fernando León de Aranoa Urtea: 2015 Herrialdea: Espainia 1995. urtea Balkanetako herriren batean. Gerra amaitu dela dirudi, arazoak ez, ordea. Kooperante talde batek gorpu bat atera beharko du ur-putzu batetik. Bertakoen iturri edangarri bakarra da, gainerako putzuak minatuta baitaude. Baina Mambrúk (Benicio del Toro) gidatutako taldeak ez du lan erraza izango. Lehenengo saiakeran soka hautsiko zaie, eta berri bat lortzeak film osoan zehar luzatuko

By |2019-05-22T12:36:01+02:004 iraila, 2015|

Astean behin zinemara: Fernando León de Aranoaren ‘Princesas’

Gogorra da bizimodua hainbat gizatalderentzat, eta horien deskripzioa egiten duen gidoia zinera eraman behar bada, Fernando León de Aranoa oso zuzendari egokia da, ez dago zalantzarik. Barrio filmean etorkizun gabeko gazteak ziren protagonista, Los lunes al Sol-en langabezian luzaro daudenak, Caminantes-en Txiapaseko (Mexiko) nekazariak. Aranoak begirada samurra du, baina aldarrikatzailea ere bai, maitasunez betea deskribatzen dituenenganako. Baina, ez du salaketa, aldaketen premia, baztertzen. Deskribatzen dituen arazoez hausnartu ostean eskatzen du aldaketa, baina ez du eskatzenamorrazioz beteta,

By |2019-05-17T12:56:35+02:008 urtarrila, 2013|
Go to Top